Helburuak

Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsua programaren baitako arlo tematikoa den Zientzia Hezkuntzan txertatuta dagoen, Training Caravan (Ikertzaileak gelan) ekimenaren helburua zera da; ikasleei klima-aldaketari buruzko galdera funtsezkoetan zorroztasun zientifikoan oinarritutako erantzunak eskaintzea. Horretarako, egungo ulerkuntza zientifikorik onena jartzen zaie eskuragarri, ikerkuntzako karrera ikasleei aldi berean erakargarri gerta dakien.

 

 
 
Jorratuko diren gaiak
  1. Klima aldaketa: Giza erronka bat
  2. Klima aldaketa: Diziplina anitzeko kuestio bat
  3. Klima aldaketaren gaineko “Pertzepzio” eta “Ebidentziak”
  4. Klima aldaketa: Zientzia trans-diziplinarioruntz trantzizioan
  5. Ikerlari izateko bokazioa E.E.A. ko ikasleen artean sustatuz
Klima aldaketa: Giza Erronka bat

Klima-aldaketa dugu gizateriak aurrean izan dituen erronkatatik handienetarikoa, bai ingurumenaren arloan eta bai arlo ekonomikoan eta sozialean –Pariseko hitzarmenean (COP21) onartu zenez.
Haren epe-luzeko izaerak, etorkizunean eragin ditzakeen inpaktuei buruzko zalantzek, eta zergati eta gaitasunei loturiko erantzunkizun etikoek oso arazo konplexu bihurtzen dute, konponbide eraginkorra emango bazio. Sektore publiko eta pribatuak, gobernuak, korporazioak eta gizarte zibilak barne daudelarik, aukera ezberdinen artean, askotan kontrajarriak direnen artean hautatu behar dute. Puntu honetararte, ikerketak erabakarria izan den paper ohartaratzaile bat jokatu du, klima aldaketa eta ingurugiro gaiekin erlazionatutako gaiak mahai gainean jarriz. Hemendik aurrera, ohartaratzearen garaia burutua dago, orain berritzaileak diren proposamen eta aldez aurretik testatu daitezken presazko soluzioak martxan jarri eta hauen eragin eta efektibitatea neurtu behar dira.

Landa gaineko esperientziak azaltzen du, tokiko balioek eta testuinguruak bere garrantzia duela. Goitik-berako irtenbideak , behetik-gorako irtenbideekin (sektoreen zeharkakoa) lotzea nahitanahiezkoa da. Horrek maila guztietako gobernantzan (lokala, erregioena eta nazioartekoa)  du eragina, eta gizartea (herritarren zientzia) prozesu honetan nahastea ezinbestekoa da, etorkizunean diseinatu behar diren politiketan parte aktiboa har dezan.

Klima aldaketa: diziplina anitzeko kuestio bat

Klima-aldaketak diziplina asko hartzen du bere baitan baina diziplina askorentzat oraindik ere gai ezezaguna da. Training Caravan-en  helburua da ikasleei klima-aldaketari buruzko galdera funtsezkoetan zorroztasun zientifikoan oinarritutako erantzunak eskaintzea. Horretarako, egungo ulerkuntza zientifikorik onena jartzen zaie eskuragarri, ikerkuntzako karrera ikasleei aldi berean erakargarri gerta dakien.

Klima aldatzen ari da? Gizakiak sortarazi ahal du aldaketa hau? Zeintzuk izango dira ondorioak? Aer egin daiteke gaiari aurre egiteko (mitigazio neurriak) ?

Klima aldaketaren gaineko “Pertzepzio” eta “Ebidentziak”

Klima aldaketa (eta urteetan zehar gai hau isladatu izan da era) zientzia ebidentzien izaera eta indarraren aurrean, giza eztabaida sortarazi du, eta zalantzak eta nahasketa indartu ditu.

Ekimen honen bitartez, BC3ko ikerlariek ikerketa kasu praktikoak eta hauen emaitz zientifikoak abiapuntu dutelarik, klima aldaketaren gaineko ebidentziak azalduko dituzte, urteetan zehar hedatu diren mezu oker eta “gaizki ulertutako” oinarrizko kontzeptuak argitzeko.

Klima aldaketa: Zientzia trans-diziplinarioruntz trantzizioan

Ikerlariak  ikasle eta irakaslegoarentzako informazioa iturri gisa parte hartzen badute ere, azken hauek bueltan ikerlariak lagundu ahal dituzte ere. Alegia, nola lortu dezaketen isladatu nahi duten mezua publiko zabalago, ezberdin eta batzuetan eszeptikoa den bateri zuzentzera erakutsiz. Ikerlariak, irakasleak eta ikasleak konektatuz, gure asmoa da klima aldaketaren Zientzia Hezkuntza hobetzea, bai ikerlarieri zientzia hau azaltzean sortzen diren zailtasunak ezagutaraztea.  Azken aspektu hau erabakarria da, gizartea zientzian oinarritutako  gaitasunak trebatzeko prozesu demokratikoetan parte hartze aktiboa izan dezaten.

 

Ikerlari izateko bokazioa E.E.A. ko ikasleen artean sustatuz

We use cookies of our own and of third parties to improve our services and to be able to offer you, by means of web browsing analysis, the best options. If you continue browsing, we assume that you agree to their use. For further information, please click here.

ACEPTAR
Aviso de cookies