BC3ri buruz

Basque Centre for Climate Change, BC3

BC3 Basque Centre for Climate Change (http://www.bc3research.org)

BC3 Basque Centre for Climate Change – Klima Aldaketa Ikergai 2008. urtean sortu zen, eta OIBZ programatik sortutako Bikaintasun Zentroetako bat da. Bere izenak adierazten duenez, klima-aldaketaren zergatiak eta ondorioak ikertzea eta hari aurre egiteko modurik egokienak bilatzea du helburu. Klima-aldaketaren gaia izugarri zabala denez, eta BC3 zentroa bere alderdi sozioekonomikoetan harreta jartzeko diseinatu zen. Hala ere, natura-zientziak eta gizarte-zientziak barne hartzen dituen diziplinarteko ikuspegi batetik heltzen dio gaiari. BC3 alderdi horretan espezializatuta dagoen Europako zentro bakanetako bat da, eta dagoeneko ospe handia bereganatu du.

Zentroa oso azkar hazi da sortu zenetik; orain 40 laguneko taldea gara. Jorratzen ditugun arloen artean honako hauek nabarmendu behar dira: Low Carbon, Klima eta Natur Ingurunea, Klima eta Osasuna eta baita Klima pollitika. BC3 zentroa gero eta funts gehiago eskuratzen ari da lehiaketen bidez, 2015. urtean, gure diru-sarreren zati garrantzitsu bat Espainian, Europar Batasunean eta are urrunago deitutako lehiaketetan lortutako funtsez osatu zelarik.

Arrakasta izateko, gai beraren inguruan lanean diharduten ikerketa-zentroen sarean guztiz integratuta egon behar dugula uste dugu. Horretarako, BC3-k lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu hainbat erakunderekin: Espainian, Europako herrialde askotan, bai AEBetan eta baita garatzeko bidean ari diren ekonomietan ere, bereziki Brasil, Txina edo Indian.

Bikaintasun Zentroak beren emaitza zientifikoen arabera ebaluatzen dira funtsean, eta BC3 ospe handia bereganatzen ari da alderdi horretatik. Langile-kopurua handitu denez, argitalpenen bolumena ere handitu egin da; batez ere aldizkari zientifikoetan, baina baita liburu eta monografikoetan ere. Jakin badakigu, bestalde, gure ikerketa lerroa eta jakintza-alor anitzeko ikuspegia daukan zentruak eginkizun garrantzitsua bete behar duela bai akademiaren baitan egin dezaken ekarpenekin baina baita klima aldaketa politiketan dabiltzaten eragileengan ere. Beraz, gaiarekin loturiko eztabaida-foro nagusietan hartu dugu parte, tartean Klima Aldaketarako Nazio Batuen Esparru Konbentzioa (UNFCCC) Alderdien urteroko Bileretan (CoP). Gainera, Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Talde (IPCC) garrantzitsuari ere ekarpenak egiten ari gatzaizkio; talde horrek klimari buruzko ikerketaren egungo ezagutzak biltzen ditu, politika-diseinatzaileen eskura jarriz.Eta azkenik, politikei buruzko txostenak eta aurkezpenak prestatu ditugu hainbat gobernurentzat; hasteko, Eusko Jaurlaritzarentzat, eta baita Hego Korea, Erresuma Batua, Frantzia eta Espainiako gobernuentzat ere.

BC3 klima-aldaketa ikertzen duten zentroen sareko funtsezko partaidea da dagoeneko, eta eginkizun garrantzitsu hau betetzen jardun nahi dugu arlo honetan, gure planetaren etorkizunarentzat hain erabakigarria eta gizarteak funtzeskoa jo duen arlo honetan hain zuzen.

BC3-ko Zientzia Zuzendariaren Hitzaurrea: Prof. Maria José Sanz Sánchez

We use cookies of our own and of third parties to improve our services and to be able to offer you, by means of web browsing analysis, the best options. If you continue browsing, we assume that you agree to their use. For further information, please click here.

ACEPTAR
Aviso de cookies