Ekimena

Ekimenaren testuingurua

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta BC3-k (Basque Centre for Climate Change) BERC ikerketa zentroa, elkarlanean Training Caravan (Ikertzaileak gelan) ekimena antolatu izan dute 2010 urtetik aurrera.

Ekimen hau (12. edizioa aurten) BC3-ren Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsua (RRI ingelesezko siglengaitik) Programaren baitan antolatu da.

Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsua (RRI), ikerketa eta berrikuntzak  gizartean izango dituen eragin eta kezkak aurreikusten saiatzen den paradigma berritzailea da. Gizartearen parte-hartzea bermatzen duena eta gizartearen kezkei eta arazoei irtenbidea eman nahi diena.

 

Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsua, “Zientzia herriarentzat eta herriarekin”ahalbidetzeko giltzarria da. BC3-k konpromezu sendoa du xede honekin bere Zientzia—Trandizipliariruntz betetzen dihardun trantzisioan. Hau izango bait da BC3-k Klima Aldaketa den gai konplexuari aurre egiteko zentruaren estrategiaren xedeetako bat.

Hain zuzen, Training Caravan (Ikertzaileak gelan) ekimena , Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsua programaren baitako arlo tematikoa den Zientzia Hezkuntza abiapuntu izan zelarik “Zientzia herriarentzat eta herriarekin” helburua betetzeko bete beharreko ibilbideetako bat bezala gauzatu zen.

Ekimenaren helburua

BC3 ren ikerketa prozesua eta emaitz zientifikoak, gizartearen balore eta beharrekin hobeto lerrokatzeko, BC3-k Training Caravan (Ikertzaileak gelan) ekimena abiatu zuen 2010ean. Ekimen honek 17-18 urte bitarteko ikasleak izan ditu helburu.

Training Caravan (Ikertzaileak gelan) ekimenaren helburua zera da; ikasleei zientzian oinarritutako Klima Aldaketaren gaineko oinarrizko galdereei erantzutea, gaur egun punta puntako ikerkuntzak egin dituen ekarpenak eta zein galderei erantzuten diharduen azaltzea,  beti ere Zientzia Hezkuntza eta ikerketa izateko bokazioa erakargarria bilakatuz.

BC3-an ikerlariak diren hautatutako talde batek, ikasgeletan Klima Aldaketaren Zientzia aurkeztu eta ikertzaile izateko ibilibidea azalduko dute.

We use cookies of our own and of third parties to improve our services and to be able to offer you, by means of web browsing analysis, the best options. If you continue browsing, we assume that you agree to their use. For further information, please click here.

ACEPTAR
Aviso de cookies